Zizurko Zendean ez dituzte eskubideak galdu nahi

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 10a, 14:27

>UPNk du gehiengoa udalean eta eremu mistotik eremu ez-euskaldunera pasatzeko mozioa onartuko du. 
>Kontzejuetako ordezkariek, kolektiboek eta herritarrek ez dute halakorik nahi. 

Zonalde mistotik ez euskalduna delakora igarotzeko proposamena egingo duen lehen udalerria izango da Zizurko Zendea. UPNk 6 ordezkari ditu udalean, Erreniegak 3, Talde Independenteak bat eta Geroa Baik bat. Beraz, proposamenak aurrera egiteko aukera asko ditu. Asteazkenean eztabaidatuko dute UPNren mozioa osoko bilkuran eta Nafarroako Gobernuak izango du azken hitza.

Zendeako bizilagunek sinadura bilketa eramango dute Legebiltzarrera eta, beharrezkoa bada, Estrasburgoko Auzitegira joko dutela ziurtatu dute. Azpimarratu dute udalerriak 30 urte daramatzala eremu mistoan eta aldaketak “hizkuntza eskubideen galera” ekarriko lukeela.

Larraia, Muru, Zarikiegi eta Undianoko kontzejuak neurriaren aurka azaldu dira. "Oso neurri garrantzitsua izanda", eztabaidarik egon ez izana salatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!