Iruñeko Orfeoia, kantari bila

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 10:33

Kanpaina jarri du abian Iruñeko Orfeoiak ahots berriak taldean izan daitezen. 

Iruñeko Orfeoia kantari bila dabil. Jendea erakartzeko bidea hartu du. Eskaintzeko asko du: parte hartze aktiboaz gainera eta musikaren munduan ezagutza zabaltzeko aukeraz gain, baloreak ere aintzat hartuko dituzte kantariek eskenatoki handietara igoz, orkestra handiekin arituz eta jende berria ezagutuz. 

New York, Londres eta Paris ezagutzeko aukera ere eskaintzen du, heldu den ikasturtean San Petesburgoko Gau Zurien Jaialdian. Nafarroan barrena ere aritzen da Iruñeko Orfeoia kantuan. 

Iruñeko Orfeoian aritzen direnak abeslari amateurrak dira, ez dira horretara profesionalki aritzen eta hortaz, kontzertu guztietan ez dira denak kantuan aritzen. Kontzertu bakoitzak prestakuntza dakar aurretik. 

Astelehen, Astearte eta Ostegunetan egiten dituzte entseguak 20:00etatik 22:00etara Iruñeko Orfeoiak duen egoitzan, Pozoblanco kalean. Interesa dutenak bertaratu daitezke edo 948 22 20 89 telefono zenbakira deitu dezakete. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!