Auzo-eztabaidaguneak hirugarren txandan sartu dira

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 08:35

Arrotxapean izanen da hirugarren txandako lehen bilera, gaur. 18:30ean hasiko da eta Patricia Perales auzoko zinegotzia izanen da. 

Iruñeko Udalak antolatutako auzo-eztabaidaguneen hirugarren txanda asteartean abiatuko da, 18:30ean, Juslarrocha Civivoxean, bertatik bertara ezagutzeko herritarren zein hiriko gune bakoitzeko elkarteen proposamenak, eskaerak eta iradokizunak. Auzoko zinegotzi Patricia Perales saioan izango da.

Auzo-eztabaidaguneak elkartu eta hitz egiteko guneak dira. Saioarekin hasteko, auzoko zinegotziak aurreko topaketen eta auzoan gauzatutako jarduketen errepasoa egingo du. Ondoren, bertaratutakoek hitza hartu ahal izango dute, haien eskaera eta proposamenak egiteko. Gainera, publikoaren eskura jarriko dira inprimaki batzuk, ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

Berritasun nagusia 4 eta 12 urte arteko haurrendako ludoteka zerbitzua da. Auzo-eztabaidagunea egiten den toki bakoitzean halako bat egongo da, hartara eztabaidagunean parte hartzea eta familia-ardurak uztartzen laguntzeko. Ludoteka erabiltzeko izena eman beharra dago 24 ordu lehenagotik Herritarren Partaidetzarako Zentroan (Zentro, Kondestable Civivox), 948 420 266 telefonora deituta edo participacionciudadana@pamplona.es helbidera idatzita.

Aurreko aldietan bezala, eztabaidaguneak zuzenean emango dira Internet bidez, Youtubeko pamplonaesparticipación kanalean. Saioaren bideoa osorik ere ikusi ahal izango da, grabaturik, baita 3 minutuko laburpen bat ere. Auzo-eztabaidagunearen kronika eta materialak udal-webgunean kontsultatu ahal izango dira, hemen:Iruñeko Udala-Jada egin diren auzo-eztabaidaguneak.

Auzo-eztabaidaguneen egutegia. Hirugarren txanda

Maiatzak 9 Arrotxapea Juslarrocha Civivoxa 18:30 Patricia Perales
Maiatzak 16 Iturrama Iturramako Civivoxa 18:30 Iñaki Cabasés
Maiatzak 23 Etxabakoitz Nicasio Landa IP 18:30 Armando Cuenca
Maiatzak 30 Mendillorri Mendillorriko Civivoxa 18:30 Laura Berro
Ekainak 6 Txantrea Txantreako liburutegia 18:30 Joxe Abaurrea
Ekainak 13 Alde Zaharra Kondestable Civivoxa 18:30 Alberto Labarga
Ekainak 20 Erripagaña - Beloso - Bidezar Elorri IP 18:30 Maider Beloki
Ekainak 27 Donibane - Ermitagaña - Mendebaldea José Mª Huarte IP 18:30 Esther Cremaes
Irailak 5 Zabalguneak Zabalguneko Civivoxa 18:30 Itziar Gómez
Irailak 12 Sanduzelai Sanduzelaiko Civivoxa 18:30 Aritz Romeo
Irailak 19 Buztintxuri Buztintxuri IP 18:30 Mikel Armendáriz
Irailak 26 Milagrosa-Arrosadia / Azpilagaña Milagrosako Civivoxa 18:30 Edurne Eguino
Urriak 3 Lezkairu - Santa María la Real Milagrosako Civivoxa 18:30 Javier Leoz

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!