Europar Batasunaren bandera jarriko du berriz parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 8a, 13:50

Argazkia: Nafarroako Parlamentutik kendu zuten Europar Batasuneko bandera, iazko martxoan.

Geroa Baik proposatu du Parlamentuko Mahaian eta UPNko kideek eman dute baiezko botoa.

Iazko martxoan kendu zuten, Europar Batasunak errefuxiatuekiko garatutako politika salatzeko; Geroa Baik argudiatu du “protesta sinbolikoa”  izan zela hura, baina badela garaia Europar Batasunaren bandera berriz jartzeko eta testuinguru politikoa aldatu dela ekarri du gogora Koldo Martinez bozemaileak.

UPN pozik azaldu da, bandera “sekula” kendu behar ez zutela adierazi du Carlos Garcia Adanerok.

Lauko taldekoak, aurka

Europako bandera jartzearen aurka segitzen dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, eta hala bozkatu dute Parlamentuko mahaiko kide diren Maiorga Ramirezek (Eh Bildu) eta Ainhoa Aznarezek (Ahal Dugu) -Ezkerrak ez du ordezkaririk-. Europa "soziala" ez delako eta "konpondu beharko lituzkeen gatazkak" ez dituelako "konpondu" azaldu dira kontra, Ahal Duguko kide Carlos Cousok azaldu duenez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!