2015ean hasi ziren ekimenarekin Fusilatutako Senitartekoen Plataformako kideak. Merced kalean jarri zituzten fusilatutakoen omenezko plakak lehenbizi. Orain, Alde Zaharreko eta Iruñeko beste zenbait auzotako kaleetako galtzada-harriak plakak beteko dituzte, baita gertuko zenbait herritakoak ere: Burlata, Atarrabia, Larraga. "Nafarroako galtzada-harriek 3.452 plaka izan ditzakete", nabarmendu dute plataformako kideek. Alemanian, Austrian, Suitzan, Holandan, Frantzian, Italian eta beste zenbait herrialdetan ere eginak dituzte antzerako ekimenak naziek hildakoak gogoan hartzeko.
Fusilatuta izan zenaren etxebizitzaren azpian, kalean jartzen dira plakak. "Hemen bizi izan zen" dio galtzadako plaka horrek, eta fusilatutakoaren datuez osatzen dute. San Anton eta kale Nagusietan jarri dituzte azken 20 plakak:
Kale Nagusia:
ARIZ OTEIZA, Tomás
ARRASTIA REDRADO, Juan
ASTIZ ARANGUREN, Enrique Ignacio
BENGARAY ZABALZA, Ramón
CILVETI AZPARREN, Eladio
ECHEPARE ARAMENDIA, Juan
ESTEBAN MASIP, Pascual
IZIZ BUENO, Gabriel
MENAYA MARCO, José Luis
PASCUAL CATALÁ, Víctor
ZORRILLA GÓMEZ, Raimundo
LARRAZ GIL, Narciso
San Anton kalea:
EGUIA OLAECHEA, Bautista
EGUIA OLAECHEA, Isidoro
MICHEL DÍAZ, Vicente
MUERZA SARALDI, Rodolfo
OROZ BIDAURRETA, Pablo.
QUIRÓS CÍVICOS, Manuel
URIZ ICHASO, Agustín
URIZ ICHASO, Miguel