Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Navarra Arena pabiloia 2018an irekiko dute

Euskalerria Irratia 2017-03-29 12:44   Kirola  Nafarroa

> Administraziorako prestatua dagoen eremuan eguneroko lanean ariko dira 100 langile. Egun, Kirol Institutuaren egoitzan ari direnak ariko dira pabiloi horretan. 
> Kirol instalazioak ekimen berezietarako zabalduko dute. Ekitaldi jendetsuenetarako kirol zein kultur ikuskizunak izanen dira. 
> 900.000 euroko kostua izanen du urtero zabalik mantentzea. 

2013an amaitu gabe gelditu zen Navarra Arena Pabiloia. Ordurako 56 milioi euro ordainduak zituzten eta amaitzerako beste 7,3 milioi euro gehiago beharko dira eta erreklamazioak ebatzi gabe daude. 2013an 394.000 euro ordaintzen zituzten Navarra Arena pabiloiaren mantentze lanengatik. Lauko Gobernua iritsi zenetik, 184.000 euro ordaintzen dira. 

Irekiera 2018ko irailean izanen dela iragarri du Ana Herrera kontseilariak. Zertara bideratuko da pabilioia? Alde batetik, administraziorako bideratuko den espazioa egunerokoan betea izanen da. Nafarroako Kirol Institutuan lanean ari diren 100 langile inguruk beteko dituzte bulego horiek, orain, Arrieta kaleko egoitzetan daudenak. Kirolari bideratutako eremua berriz, egunerokoan itxita egonen da, irekita mantentzea garestiagoa litzatekeelako eta jasanezina ekonomikoki (kirol talde edo federazioei entrenamenduetarako bideratzeak asko garestituko luke). Kultur eta kirol ekitaldi garrantzitsu eta jendetsuenetarako bideratuko dituzte instalazioak nahiz oraindik ez duten zehaztu zer nolakoak liratekeen. 

Zinemarekin loturiko ekimenak ere izanen direla iragarri du Herrerak eta katering zerbitzua ere izanen da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa