"Terrorismoa" leporatuta kartzelaratu dituzte larunbateko liskarrean atxilotutakoak

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 13a

Argazkia: Larunbateko manifestazioaren aurrekaldea. / ekinklik.org

"Desordena publikoa eta terrorismoa" leporatuta, Audientzia Nazionalaren esku utzi du kasua Iruñeko epaitegieko 4. Instrukzio Epaitegiak, atxilotuek deklaratu ostean.

Behin behineko kartzela zigorra ezarri diete larunbateko istiluen testuinguruan lau atxilotuetako hiruri -laugarrena adin txikikoa da eta aske utzi dute-. Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegian deklaratu dute hiruek gaur goizean, eta epaileak auzia Audientzia Nazionalaren esku uztea erabaki du. "Desordena publikoa eta terrorismoa" egozten dizkiete.

Ehunka lagun elkartu ziren larunbatean Iruñean, Errepresioari, autodefentsa goiburudun manifestazioan, eta istiluak izan ziren, Alde Zaharrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!