Bost familia gehiago iritsi dira Nafarroara Siria eta Iraketik

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 24a, 08:22

Argazkia: kafeantzokia.eus

Guztira 22 errefuxiaturi emanen die harrera CEAR gobernuz kanpoko erakundeak. Horietatik 11 haurrak dira. 

22 errefuxiatu iritsi dira gurera. Siriatik etorriko dira gehienak, hogei eta bi Iraketik. Hori bai, ibilbidea hasia dute guztiek eta Greziatik egin dute bidaia Nafarroaraino.

Hamabi emakume eta hamar gizon izan dira atzo, hilak 23, etorri zirenak eta horietatik hamaika haurrak.

CEARek hartuko ditu “Harrerarako programaren gizarteratzeko plana"-ren barruan. Horixe baliatuko dute Gurutze Gorriarekin elkarlanean aritzeko.

Hala, iritsiera horrekin 157 pertsona izanen dira Nafarroak hartutakoak 2015etik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!