"Errepresiboa eta zapaltzailea" zen orain arte indarrean egon den Ikurren Legea, Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentariak adierazi duenez. Bide beretik jo du EH Bilduko Adolfo Araizek: lege berri bat sortzeko lehen pausoa eman dutela eta eskubideen urraketa gainditzen ari dela nabarmedu du. Ahal Duguk "banderen lehia "erdigunean jarri nahi ez duela azpimarratu badu ere, Nafarroako “aniztasuna” ordezkatuko duen lege baten alde dagoela jakinarazi du, "barneratzailea" izanen den lege baten alde, alegia. Eta laukoan azkena, Ezkerra. Jose Luis Nuinek esan du debekuan oinarritutakoa delako izkin egin behar zaiola egungo Ikurren Legeari.
Oso bestela mintzatu dira oposizioan daudenak. PSNk esan du “gatazkaren bidetik” doala Nafarroako Gobernua eta sinboloen gaia norberaren sentimenduen auzia dela. PPk ere ikurrina inposatu nahi izatea leporatu dio gobernuari. Esparzak (UPN), aldiz, "Nafarroako ikurrek EAEko ikurrekin zerikusirik" ez dutela esan du, eta gaineratu du "nork bere etxean nahi duen ikurra jartzeko, ez ordea instituzioetan".