Martxoan kenduko diote ikurrinari udaletxeetan egoteko debekua

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 8a

Argazkia: Ikurrina Iruñeko txupinazoan.

2003ko Ikurren Legea "murriztailea" dela uste dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Lege berria indarrean sartu bitartean, 1986ko Foru Hobekuntzak arautuko ditu ikurrak.

Ikurren Legea bertan behera utzi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak; orain, beste lege bat aurkeztu behar dute.

Hala, ikurrak arautzeko lege proposamena bihar aurkeztuko dute: lehenik, Nafarroko Gobernuari galdetuko diote; gero, eledunen batzordetik pasako da eta, osoko bilkuran aztertu ostean, litekeena da "hilabete edo hilabete eta erdi barru" onartuta egotea, EH Bilduko Adolfo Araizek esan duenez. Orduantxe kenduko diote ikurrinari debekua, izan ere, 2003ko Ikurren Legeak zioen Nafarroak "berezkoak" dituen ikurrak jartzeaz gainera, "bestelakoak" ipiniz gero "zigorra zigorra ezarri zitekeela. 

Lege berria indarrean sartu bitartean, 1986ko Foru Hobekuntzak arautuko ditu ikurrak. Xaloa da hobekuntza, Nafarriako bandera eta armarria zeintzuk diren esatera mugatzne baita. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!