Tabernek ez dituzte terrazak kendu beharko bermut orduan

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 8a

Argazkia: Alde Zaharreko tabernek egindako protesta. / @MartxeloDiaz

14:00etatik 16:00etara, mahaiak biltzeko agintzen zuen 2013ko normatibak, baina protesta hasi zuten ostatuek neurriak kalte egiten ziela argudiatuta. Orain, 08:00etatik 11:00etara kendu beharko dituzte terrazak.

Zamalana ibilgailuak pasatzeko, tabernek 14:00etatik 16:00etara terrazak bilduko zituztela zioen 2013an UPN udalean zela onartutako ordenantzak; haatik, orain hasi da udala ordenantzan jasotakoa bete dadin bermatzen. Eta gatazka piztu da. Isunak jaso dituzte hainbat tabernak eta kexu dira, haien lana "salgai" dagoela baitiote.

Horregatik, atzera egin du udalak eta ordutegia moldatu: 08:00etatik 11:00etara kendu beharko dituzte kaleko mahai eta eserlekuak ostatuek.

Udalaren arabera, ostalariekin, auzokideekin, garraiolariekin eta dendariekin izandako bileren ondorio da erabakia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!