"Salgai" dioten kartelak jarri dituzte Alde Zaharreko hainbat tabernak terrazen ordenantzaren kontra

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 6a, 08:46

2013an onartutako araudiaren arabera, ostatuek terrazako osagaiak bildu behar dituzte 14:00etatik 16:00etara; orain hasi da Udaltzaingoa araudia betetzen ote duten kontrolatzen. 

Bermut orduan kendu behar dituzte Alde Zaharreko tabernek kanpoan dauzkaten mahaiak, aulkiak eta upelak, zamalanetako ibilgailuak pasa daitezen. Arautegia 2013an onartu zuten. Udalak urtarrilaren zazpian ohartarazi zien tabernariei betetzen hasi behar zutela. Beste ez duten hainbat tabernari isuna ezarri die. Tabernek protestari ekin diote 'Salgai' dioten afixak jarriz. Letra txikiagoan, ordenantzaren kontra ekin eta tabernetan zenbat jendek lan egiten duen nabarmendu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!