Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak ikuspegi "berbera" dute "trenbideari" dagokionez. Hala esan du Garapen Ekonomikorako presidenteorde Manu Aierdik. "Orain arte mahai gainean egon den hitzarmena zaharkitua dago, eta are gehiago, De la Serna Ministroak adierazi zuen juridikoki, egingarria ote den ere zalantzak zituela, baita ekonomikoki ere".
Gauzak horrela, abiadura handiko trenaz ez direla ari nabarmendu du Aierdik. Alegia, tren lasterrak, orain arteko planteamenduarekin, ahalmen mugatua duela. Pertsonak garraiatzeko baino ez du balio eta hori, gaudenetan egonda, motz gelditzen dela.
"Merkantziak eta pertsonak garraiatuko duen trenbide sarea prestatze da etorkizuneko erronka", azaldu du. Horretarako, ikertu eginen dute orain arteko hitzarmena eta egokitzera joko da.
Etorkizun hurbilera begira jarrita ikertu eginen dituzte Nafarroak izanen dituen trenbide berrirako aukerak eta egokienak hautatzeko moduan izanen dira.