Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13tik 17ra egonen da zabalik eta haurren gurasoei euskarazko irakaskuntzaren, D ereduaren, onurak ikusarazi nahi izan dizkiete toki entitateek.
Kanpainaren antolatzaileek D eredua formula borobila dela diote Nafarroako berezko bi hizkuntzak eta ingelesaren ezagutza bermatzeaz gain, 35 urteko esperientziak eta egindako ibilbideak ematen duen kalitatea eta emaitza hala nola hurbileko komunitatea dinamiko baten laguntza eta sostengua eskaintzen dituelako.
Kanpainaren antolatzaileak dira Agoitz, Antsoain, Aranguren Ibarra, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Esteribar, Etxauri, Galar Zendea, Gares, Irantzu Mankomunitatea, Izarbeibarko Mankomunitatea, Estella-Lizarra, Oltza Zendea, Orkoien, Sakanako Mankomunitatea, Tafalla, Uharte eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatua.
Hezkuntza Departamentuaren kanpaina
Bere aldetik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza publikoaren aldeko kanpaina bat jarriko du abian. Kanpaina honetan eremu ez euskaldunean eginen den D ereduaren eskaintzaren berri ere emanen dute.