Zazpi errefuxiatu iritsiko dira gaur Nafarroara

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 12a

CEAR, Espainiako Errefuxiatuen Harrerarako Elkartea martxan da Nafarroan eta elkartearen lanari esker datozen egunetan 50 errefuxiaturi etxebizitzak eskainiko zaizkie. Gobernuarekin hitzarmena erdietsi berri du elkarteak. 

CEAR, Espainiako Errefuxiatuen Harrerarako Elkartea martxan da Nafarroan ere gaurtik aurrera. Bost emakume eta bi adin txikiko hartuko ditu erkidegoak gaurtik aurrera. Eta datozen egunetan foru komunitateak hartuko dituen errefuxiatuak gehiago izatea ere aurreikusita dute.

Lehenengo errefuxiatuak Eritreatik iritsiko dira gaur. CEAR elkarteko bederatzi profesionalen babesa izanen dute uneoro gurean integrazioa errazteko asmoz.  

“Nafarroan orain arte beste erkidegoetan egin dugun lana abiatzea garrantzitsua da elkartearentzat”, nabarmendu du Estrella Galan CEAR elkarteko idazkari nagusiak. “Erakundeen eta herritarren babesarekin eginen dugu lan. Gerratik eta jazarpenetik ihesean ari direnei bizitza duin bat izatea eskaini behar zaie”, azaldu du. Horrez gain uste du Nafarroak beti erakutsi duela elkartasuna eta oraingoan ere hala izanen dela. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!