Etxebizitzak egokituko dituzte errefuxiatu gehiago hartzeko

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 7a, 14:02

Miguel Laparra gizarte gaietako lehendakariordea eta Estrella Galan CEAReko kidea.

Kolaborazio hitzarmena sinatu du Gobernuak CEAR Espainiako Errefuxiatuen Harrerarako Elkartearekin. 50 errefuxiatu gehiagori eginen diote harrera Nafarroan. 

Kolaborazio hitzarmena sinatu du Gobernuak CEAR, Espainiako errefuxiatuen laguntzarako elkartearekin. Datozen hiru urterako hitzarmena da. Orain, errefuxiatu gehiago hartzeko aukera izanen da gurean, horretarako, sei etxebizitza egokituko dituzte. 30 lagunentzako tokia izanen da horietan.

Orain arte, 83 lagun hartu ditu Nafarroan. Siria, Turkia, Grezia eta Iraketik etorritako herritarrak dira. Hemendik aurrera, eta ikusirik oraindik ere ezinbestekoa dela harrera ematea, Gobernuak lankidetza eskaini du. Miguel Laparrak, gizarte gaietako lehendakariordeak sinatu du hitzarmena.

Protokolo bat ere ari dira osatzen, gizarte eragileekin batera. Erkidegoek errefuxiatu gehiago jaso ahal izateko  gaia deszentralizatu beharko litzatekeela uste du Laparrak. Izan ere, Espainia oso errefuxiatu gutxi ari da hartzen eta Nafarroak badu horretarako borondatea.

CEAR elkarteko kidearekin izan da Laparra hitzarmena sinatzen. Errefuxiatuen krisia deitutako horri oraindik erantzun irmoak emateko beharraz ohartarazi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!