Elkartasunak ez du etenik. Irudi bateratua, jendetsua islatu dute bizilagun, senitarteko eta gertukoek. Elkartasuna ez da bakarrik Altsasutik iristen dena dela, eta horrekin, atxilotutakoen senitartekoak kontent daude.
Zazpi lagun daude espetxean duela hilabate bat baino gehiago eta "terrorismo delitua" egozten diete. Altsasun, taberna liskar baten ondorioak ari dira pairatzen.