"Botere publikoaren kontrako erasoa egitea edo saiatzea" leporatuko diete, 573 artikuluak dioenari segika. Hamar eta hamabost urte bitarteko zigorrak eskatuko ditu hala fiskalak, "terrorismotzat" jo dute eta bi Guardia Zibilekin taberna batean izandako liskarra. "Atentatua, gorrotoa, lesioak eta terrorismoa" egotzi dizkiete.
Bederatzi atxilotutako zazpi epaituko ditu Lamelak; adingabeak dira beste biak eta Jose Luis Castrok epaituko ditu.
Manifestazio, larunbatean
Altsasuko Udala, Altsasuarra eta Harro plataforma eta senideek aurkeztu dute manifestazioa. 'Altsasu' goiburua eramanen du pankartak eta isila izanen da. Protestara deitu dute larunbaterako.
13:00etan irtenen dira suhiltzaileen parke ondoko merkatal gunetik. Herria zeharkatuko dute gero.
"Auzitegi Nazionalak epaitzeak ez du zentzurik"
Espetxean "terrorismo delituagatik" dauden zazpi altsasuarrak askatzeko eskatuko dute. Auzia, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegian ikertzeko ere eskatuko dute.
"Gehiegizkoa da leporatzen dietena eta Auzitegi Nazionalean auzia izateak ez du zentzurik", nabarmendu dute. 1.500 herritarrek parte hartu dute larunbateko manifestazioa deitzeko egindako agerraldian.