Nafarroako parlamentuak Altsasuko gazteak "berehala" askatzeko eskatu eta manifestazio deialdia sostengatu du

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 21a

Audientzia Nazionalari, Auzitegi probintzialari eta Fiskaltzari galdegin die kasua "berraztertzeko", berriz ere Iruñeko Instrukzio epaitegian har dezaten.

"Neurriz gaindikoa, desproportzionatua eta ez beharrezkoa" da Altsasuko zazpi gazte kartzelaratu izana, Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren, eta Ezkerraren aburuz; hoberena, kasua Iruñeko Instrukzio 3. epaitegiak hartzea. Ihes egiteko arriskurik ez dutela ulertuta, "berehala" aska ditzaten defendatu dute.

Atxiloketak gaitzetsi egin ditu legebiltzarrak, halaber, eta gazteek euren burua entregatu zutela gogorarazi. Horregatik, bat egin du Altsasuko herritarrek larunbaterako antolatutako mobilizazioarekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!