"Duintasuna bermatzeko gutxieneko diru sarrera" da hilean 1.080 euroko pentsioa, Pentsionistak Martxan-ek adierazi duenez, eta, hori dela eta abiatu zuen ekainean Herri Ekimen Legegilea: 6.500 sinadura lortu ditu dagoeneko, eta gehiago jaso nahi ditu, "kalean babes handiagoa eta sozializazio eta kobertura izateko; indarra biltzeko xedez; eta aldaketa soziala lortu nahi duten guztien artean, Nafarroan berezko Babes eta Gizarte Segurantza sistema lortzeko".
"Pertsonak lehenengo". Printzipio horri segika ekin diote bideari. Horregatik, Herri Ekimen Legegileaz gaindi, Nafarroako berariazko pentsio sistemaren alde azaldu dira.
Espainiako ereduarekin, ezin
"Espainiako estatuko pentsio sistemak ez ditu pentsiodunen oinarrizko eskubideak bermatzen, eta pentsio duinak izatea zangotrabatzen du, pentsiodunek ezin baitituzte kantitate duinak jaso, entitate pribatuen pentsio plan pribatuen promozioaren eta garapenaren aurrean".
Gauzak horrela, "oinarrizko eskubideen defentsarako herri aktibazio indartsua" beharrezkoa dela deritzote.