'Pentsionistak Martxan' sinadurak biltzen hasi da 1.080 euroko pentsioen alde

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 8a

Argazkia: Pentsionistak Martxan-ek agerraldia. Ahotsa.info

Lege Ekimen Herritarraren bigarren urratsa da sinadura bilketa: 7.000 behar dituzte, proposamena parlamentuan eztabaidatua izan dadin.

Nafarroan 130.033 pentsiodun daude egun, eta pentsioaren batez bestekoa 1.020 eurokoa da. Dena dela, horietatik erdia ez 600 euroko sarira iristen. Gainera, nabarmena da generoen arteko langa: emakumeak dira gutxien kobratzen dutenak.

Herri Ekimen Legegileak 1.080 euroko pentsioa proposatu du, herri mugimenduko zenbait eragilek 1.200 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzen dutelako.

Datozen hilabeteotan, mahaiak jarriko dituzte, eta 18 urtetik gorakoek eman ahalko dute bermea. Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dituzte gero guztiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!