Altsasuko Udala, Altsasuarra eta Harro plataforma eta senideek aurkeztu dute manifestazioa. 'Altsasu' goiburua eramanen du pankartak eta isila izanen da. Protestara deitu dute larunbaterako.
13:00etan irtenen dira suhiltzaileen parke ondoko merkatal gunetik. Herria zeharkatuko dute gero.
"Auzitegi Nazionalak epaitzeak ez du zentzurik"
Espetxean "terrorismo delituagatik" dauden zazpi altsasuarrak askatzeko eskatuko dute. Auzia, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegian ikertzeko ere eskatuko dute.
"Gehiegizkoa da leporatzen dietena eta Auzitegi Nazionalean auzia izateak ez du zentzurik", nabarmendu dute. 1.500 herritarrek parte hartu dute larunbateko manifestazioa deitzeko egindako agerraldian.