Kartel elebidunak jartzea "gaixotasunetik gertu dagoen obsesioa" dela esan du PPk

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 11

Nafarroako sarrera errepideko 45 kartel aldatuko ditu gobernuak, euskara txertatuz, Euskararen Legea betetzeko; gaztelaniaz baino ez zeuden orain arte.

"Gaixotasunetik gertu dagoen obsesioa" da Euskararen Legea betetzea eta Nafarroako errepideetako kartelak euskaraz ere jartzea, PPren aburuz, "beste kontu batzuetan" inbertitu beharko litzateke dirua. "Euskara lehenesten dute, nafarrak egiatan larritzen dituen erabakien gainetik", esan du Ana Beltran PPko parlamentariak .

Gobernura iritsi eta urte eta erdira aldatuko ditu Exekutiboak kartelak, eta, hala ere, popularrek "lehentasuna" izatea leporatu diote: "Gauza guztietan, euskara dago gaztelaniaren aurretik".

UPN, "esperpentikoki"

Manu Aierdik (Geroa Bai) ere PPren esana kritikatu, eta "nekatuta" dagoela azpimarratu du, gobernuak "lehentasunak" zeintzuk diren "oso garbi" daukala ziurtatzearekin batera.

EH Bilduko Dabid Anauten arabera, Beltranen diskurtsoa "esperpentikoa eta toleraezina" da. "Euskarak foru administrazioan presentzia handiagoa izan dezan ahalbidetuko duten arau markoa ezartzen ari da", adierazi du Anautek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!