Sindikatuek eta gizarte eragileek deituriko mobilizazioarekin bat egin zuten ehunka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eguraldiak lagundu ez bazuen ere. Iruñean izan zen manifestazio jendetsuenetariko bat.
Canadaren eta Europaren arteko harreman ekonomikoak liberalizatuko dituen CETA ituna herritarrek jakin gabe negoziatu dela salatu dute, baita "demokraziaren aurkako erasoa" dela ere. Halaber, bai CETAk baita TTIPak ere lan baldintzak kaxkartuko dituztelakoan daude.
Erakundeei hitzarmen horien aurrean duten jarrera argitzeko eskatu diete.
Argazki gehiago ikus daitekezke Ekinkink.org webgunean.