Komisarian hildakoari buruz SOS Arrazakeria eta Salhaketarekin lan saioa egin nahi dute

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 4a

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak legebiltzarrean lan saioa egin nahi dute hilaren 14an. 

Gobernua babesten duten lau alderdiek SOS Arrazakeriaren eta Salhaketaren agerraldia eskatu dute Elhadji Ndiaye 42 urteko senegaldarraren heriotzaren inguruan informazioa eskatzeko asmoz.

Joan den astean, komisarian hil zen gizona. Carmen Albaren agerraldia eskatua zuten, baina, Espainiak Nafarroan duen ordezkariak ez du asmorik legebiltzarrean agerraldirik egiteko.

Hala, lan saioa eginen dute bi elkarte horiekin, ezagutzeko, bi elkarte horien iritzia gertatutakoaren inguruan eta zein neurri hartu beharko liratekeen halakoak argi gera daitezen eta berriz errepika ez daitezen.

Azaroaren 14an egin nahiko lukete Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak batzorde hori. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!