Milaka lagun batu dira Vianan ikastolen aldeko festa handian. Erriberako ikastolak eta euskara oro har babesteko jaia izan da atzokoa. Hartu, tenka, tira zioen autengo lemak eta hala bat egin dute denek euskararen soka tiratzen segitzeko.
Atzo bildu zen dirua Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek jasoko dute. Irekiera ekitaldian izan da Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos ere, eta bat egin du aurtengo goiburuarekin. Han izan zen baita Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez ere. Hezkuntza kontseilaria Jose Luis Mendoza, Arartekoa, EH Bilduko kideak, Geroa Baikoak, Podemos-Ahal Dugukoak, PSNkoak eta UPNko Cristina Altuna zein Iñaki Iriarte izan dira Vianan, besteak beste.
Argazkiak: eitb.eus