'Astonauta' diskoa kaleratuko du Ene Kantak-ek azaroaren 7an

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 15a

Diru bilketa abiatu dute Verkami plataformaren bitartez, proiektua finantzatu ahal izateko.

"Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten eguzki sistema? Zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu?". Galdera hori luzatu diete zaleei Ene Kantak taldeko kideek, Astonauta DVD-disko berria promozionatzeko, azken lanak espazioa izanen baitu ardatz.
Azaroaren 9an kaleratuko dute, eta diru bilketa jarri dute martxan, finantziazioa lortu asmotan.

Ohi duten gisan, irabazien erdia euskararen aldeko proiektu bat laguntzeko erabiliko dute: Euskalerria Irratia babestu zuten aurreko lanarekin, eta Berria egunkariarentzat izanen da oraingoan bultzada.

Astonauta elkarlanaren emaitza izan da. Taldeko kideak ez dira bakarrik egon grabatzeko orduan. Hamabost ikastetxeren sostengua izan dute: 60 ikaslek hartu dute parte Ene Kantak-eko abestiak dantzatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!