Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak aterako dituzte Eroritakoen monumentuko kriptatik

Argazkia: Eroritakoen montumentua.

Paco Etxeberria forentseak zuzenduko du zortzi hobiren irekiera, Mola eta Sanjurjo kolpistenak barne, Iruñeko Udalaren ekimenez. Gorpuzkiak senideen esku utziko dituzte.

Azaroaren 16an ekinen dio Iruñeko Udalak Eroritakoen monumentuko kriptan dauden gorpuzkiak ateratzeko prozesu administratiboari. Hobietatik aterako dituzte zortzi pertsonen hezurrak, tartean Emilio Mola eta Jose Sanjurjo II. Errepublikaren kontrako kolpistenak.

Bando Nacional delakoaren parte izan ziren kriptan dauden gainontzeko sei pertsonak ere, denak gerrak iraun zuen hiru urteetan hildakoak. Orain, euren senideen esku geratuko dira gorpuzkiak.

Ez da "errebantxa"

"Hau ez da errebantxismoa, ezta batzuen edo besteen alde egitea, indarrean dagoen legea betetzea da, eta gure historiaren parte batekin justizia egitea, egoera hau ezin baita denbora gehiago luzatu, eta ez baitugu ulertzen zergatik gaur egun arte ez den hilerri hau itxi". Joseba Asiron alkatearenak dira hitzak. Ez du polemikarik nahi.

"Duela zenbait hilabete" hasi zen udala hobiak irekitzeko kudeaketak egiten "erabateko diskrezio eta errespetuarekin". "Oroimen Historiakoari buruzko Legea bete nahi dugu, eta, jakina, gure hirian aspaldidanik dagoen aldarrikapen sozial bati erantzun", esan du Asironek.

Erlazionatuak

Mola eta Sanjurjo Erorien Monumentutik ateratzearen aurkako margoketak azaldu dira

Nafarroa

Pintadak egin dituzte Mola eta Sanjurjoren gorpuzkinak hobitik aterako dituztela iragarri ostean. Iruñeko alkateari mezuak idatzi dizki...