Laguntza taldeek zaintzapean dute orain bost egun piztutako Nafarroa erdialdeko sutea. Gainbegiratuta eta egonkortuta dago, baina ez kontrolpean. Egindako kaltea aztertu behar dute kaltetutako udalerrietako agintariek, bai eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek ere.
Azken 30 urteetako natur hondamendi handiena izan da: arteak, haritzak eta pinuak kiskali dira, bai eta landa lurrak ere.
Erretako lurretan "ez dago berrikuntzarik", Exekutiboak azpimarratu duenez. Sutea izan zenetik, hegazkinak egunean bitan pasatzen dira gainetik, egoera aztertzeko. Gau partean, freskatze lanak egiten dituzte, lur berriek su har ez dezaten.
Adituen arabera, lurrak zainduz gero, suteak ez du zertan izan uztaren kalterako; mesede ere egin liezaieke.