NUPek arautegi berria onartu berritan, matrikulen prezioei so egin diote Ikasle Kontseiluko ordezkariek. Prezio publikoak jaisteko exijitu dute Iñigo Aguas eta Edurne Zaratiegi Hezkuntza batzordeko ordezkariek.
"Ezin da goi mailako unibertsitate sistema soilik arrazoi ekonomikoak direla eta utzi", aldarrikatu du Aguasek. Zaratiegiren hitzetan, beharrezkoa da prezioak jaistea. Eta bereziki bigarren matrikuletan jarri du soa: "lehenarekiko prezioa oso altua da, eta hori are nabarmenagoa da arkitektura zein ingeniaritzan".
EAE eta Galiziako ereduak jarri dituzte ikasleek adibide gisa; 14%2012 Erret Dekretua betetzen badute ere, ez dituzte NUPek ezarritako prezioak ezarri, eta, beraz, bide horri segitzeko aholkatu diote hezkuntza instituzio horri.
Gainera, bekei dagokienez, Nafarroakoak Espainiako "guztiz" osatu behar dutelakoan daude, eta 60 kreditutik behera gauzatzen dituzten ikasleei ere bekarako aukera eskaini behar zaielakoan.