Onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak graduak erregulatzeko araudia: urtebeteko matrikula egitea izanen da derrigorrezkoa; ikasgaien segida mailek ezarri bezala gauzatu beharko dute ikasleek, kurtsoei men eginez; eta B1eko ingelesezko, frantseseko, alemanezko edota italierazko ezagutza ziurtatu beharko dute.
Horiek dira aldaketako batzuk. Bi urtez, guztiz ezarri bitartean, arau zaharretik berrietara igarotzeko trantsizio neurriak ere barnebiltzen ditu planak. Esaterako, ikasketak lehengo araudiarekin hasi zituzten ikasleek ez dira matrikulatu beharko suspenditu dituzten ikasgaietan berriak egin aurretik. Gainontzekoak, bai.
Araudiaren erreformak ikasleen kritikak jaso ditu, besteak beste, matrikula garestituko dela esan dute. Unibertsitatearen arabera, ez da halakorik gertatuko.
Ekainaren 21ean onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak araudia, ikasturtea bukatuta, eta ia unibertsitatean ikaslerik ez denean.