Hauteskunde kanpainari ekinen diote alderdiek

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 9a

“Gertukoa” eta “apaindura gutxiko” kanpaina izanen dela nabarmendu dute alderdietako eledunek. Hamaika hautagaitza dira Nafarroatik Espainiako hauteskundeetara aurkeztutakoak.

Arratsaldean ekinen diote alderdi politikoek lehiari. Ekainaren 26ra begira jarriko dira eta bakoitzak bere aldetik kanpaina egiten hasiko da. Iruñean eginen dituzte hasierako ekitaldiak eta herritarrekiko “gertuagoa” izanen den kanpaina jarriko dutela martxan diote gehienek. Hori, eta gastu gutxiago eraginen duena ere bai “apaindurarik gabe”.

UPN-PP koalizioak 20:00etan eginen du lehen ekitaldia. Entzierroko Monumentuaren parean eginen dute eta Kongresurako zein Senaturako zerrendaburuekin eginen dute agerraldia.

Unidos Podemosek kanpaina “korala” eginen du. 17:15ean Iñaki Bernal Senaturako hautagaiak agerraldia eskainiko du Ezker Batuak duen egoitzan eta gero 17:30ean Equo-ko kideak bizikletan ibiliko dira Iruñean barna Sarasate pasealekutik irtenda. 18:00etan Gazteluko plazan ekitaldia eginen dute Kongresuko zerrendaburu Ione Belarrarekin.

Geroa Baik 20:00etan emanen dio hasiera kanpainari. Sarasate Pasealekuan izanen da Parlamentuaren aitzinean. Geroa Baiko zerrendaburuak izanen dira eta baita Nafarroako Lehenadakari Uxue Barkos ere. Daniel Innerarity eta Anika Lujanek hartuko dute hitza.

EH Bilduk Nafarroako Artxiboa hautatu du kanpaina hasteko. 20:00etan eginen du ekitaldia eta beratn izanen da Bakartxo Ruiz, kongresurako zerrendaburua.

Alderdi sozialistak Vinculo plaza aukeratu du kanpainari hasiera emateko. 20:00etan eginen du agerraldia eta Kongresurako zein Senaturako zerrendburuak izanen dira, baita, PSNko idazkari nagusi Maria Chivite ere.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!