Nafarroako alderdi nagusiek ekainaren 26ko hauteskundeei begira, kanpainan 290.000 euro “gastatuko” dituzte. “Murriztu” eginen dute hala aurreko kanpainekin alderatuta oraingoan erabiliko duten dirua.
UPN-PP koalizioak erabiliko du diru gehien kanpaina honetan. Hala ere, %30 jaitsiko du kanpainara bideratuko duen dirua. Abenduan 207.000 euro erabili zituen eta orain 145.000 euro erabiliko ditu.
Unidos Podemosek erabiliko du dirurik gutxien kanpainan: 23.000 euro. Abenduko hauteskundeetan baino gutxiago erabiliko dute, nahiz, horietan ere ez zuten askorik erabili.
Geroa Baik erdira murriztuko du kanpainarako erabiliko duen aurrekontua. Hala, oraingoan 95.000 euro erabiliko ditu. Faroletan, spotak egiten edo publizitatean murriztuko duela nabarmendu du alderdiak.
EH Bilduk ez du jakinarazi zehazki zenbat diru erabiliko duen kanpainan ez baitu sekula egin. Ez du debate horretan jauzi nahi “populista eta demagogikoa” delakoan.
Alderdi sozialistak 25.000 euro baliatuko ditu gaur ekinen dioten kanpainari, abenduan erabilitakoaren erdia.