Ekainaren 4rako, biharko, larunbatarekin, antolatu du Kontseiluak euskararen aldeko mobilizazioa, Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean, gai hori izan dute hizpide politikariek.
Unai Uhalde (Geroa Bai): "Ongi dago giza eragileak halakoak egitea eta erakundeoi ere bidea erakustea"
"Hizkuntza normalizazioan izan dugun gobernuaren ondoren, UPNren ondoren, gauzak asko aldatu behar dira, eta lan asko dago egiteko aurretik. Gobernu berriak urte bat ospatu du, eta behintzat tendentzia aldaketa bat egon da, baina hemendik aurrera asko dago egiteko. Ongi dago giza eragileak halakoak egitea eta erakundeoi ere bidea erakustea".
Bakartxo Ruiz (EH Bildu): "Oraindik ere epeltasun handia ikusten da aldaketaren esparruan bertan"
"Modu positiboan ikusi behar dugu, zalantzarik gabe. Oso garbi izan behar dugu nondik gatozen, hizkuntza eskubideak etengabe murriztuak izan diren politika murriztaile horretatik gatoz. Urtebete pasa da, baina urratsak txikiegiak dira. Horretan bi faktore daude: batestik, erregimena hor dago; eta, bestetik, oraindik ere epeltasun handia ikusten da aldaketaren esparruan bertan. Nafar herritarrek urteetan eskatu duten hori gauzatzeko epeltasuna badago. Zonifikazioa bere horretan mantentzea aldaketaren ikuspegitik kezkagarria da".
Eduardo Santos (Ahal Dugu): "Euskararen alde dagoen jende multzo bat dago eta aurrerapausoak aldarrikatzen ari dira, eta eman beharko ditugu"
"Gizarteak erakutsi behar du zer nahi duen. UPNk eta PSNk erabiltzen dute [euskara] modu identitario batean. [Herritarrek] eskatzen digute aurrerapausoak ematea, eta zilegitasun osoz. Euskararen alde dagoen jende multzo bat dago eta aurrerapausoak aldarrikatzen ari dira, eta eman beharko ditugu.
Joseba Ezeolaza (Ezkerra): "UPNren bidegabekeria horiek zuzentzeko hitzarmenak sinatu behar ditugu, kontsentsuetara ailegatu, eta tentsio politikotik atera euskara"
"Egoera latz bat zuzendu behar dugu. Askotan euskaldunok epaitegietara jo behar izan dugu gure eskubideak bermatzeko, askotan ordenantzak ez dira bete, askotan legea ere ez da bete... Kasu honetan, errespetagarria da ere horrela egitea [manifestazioaren bidez]. UPNren bidegabekeria horiek zuzentzeko hitzarmenak sinatu behar ditugu, kontsentsuetara ailegatu, eta tentsio politikotik atera euskara. Euskararen inguruko eztabaida traketsak ez dio mesederik egiten ez euskaldunoi, ez euskarari. Adibidez, eremu ez euskaldunean D eredua indartu egin behar dugu, eta zabaldu hor dugu.
Bakartxo Ruiz (EH Bildu): "Euskaldunoi balore gehigarria ematea bada prestigioa. Neurri zehatzetan garatu behar da"
"Hizkuntz eskubideen eta normalizazioaren bidean, prestigio soziala da klabeetako bat, baina hori ez dugu bakarrik lortuko hezkuntza sisteman aukera guztiak irekiz. Prestigioaz ari gara langile batek bi hizkuntza badakizki, aitortu behar zaizkiolako. Euskara jakiteak ez badauka gehigarririk batzuek defendatzen duzuen bezala [Ezeolazari erreferentzia eginez], zerrenda bakarraren auzian, hori da euskararen kontra doan neurri bat. Euskara ikasteko motibazio pragmatikoaren ideia hori kea da, erabat difuminatua. Euskaldunoi balore gehigarri hori ematea bada prestigioa. Neurri zehatzetan garatu behar da".
Joseba Ezeolaza (Ezkerra): "UPNren bidegabekeria horiek zuzentzeko hitzarmenak sinatu behar ditugu, kontsentsuetara ailegatu, eta tentsio politikotik atera euskara"
"Euskararen politika nafarren zati garrantzitsu baten kontra egiten baldin bada, edo horren susmoa baldin badago, Nafarroako jendarte zati garrantzitsu baten inguruan, negozio txarra da euskararako".