Gehiengo sindikalak bat egin du Kontseiluak euskararen alde antolatutako manifestazioarekin

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 19a

Lan arloan ere, bide eman euskarari aldarrikatzeko beharra dagoela nabarmendu dute ELA, LAB, STEILAS, EHNE, ESK, CGT eta Hiru sindikatuek.

Nafarroako gehiengo sindikalak bat egin du Kontseiluak ekainaren 4rako antolatu duen manifestazioarekin. Lan arloan ere, bide eman euskarari aldarrikatzeko beharra dagoela nabarmendu dute ELA, LAB, STEILAS, EHNE, ESK, CGT eta Hiru sindikatuek. Hortaz, langile mugimenduaren gehiengoak aldaketa euskaratik iritsi behar dela aldarrikatu du gaur.

Euskaraz lan egin ahal izateko neurri eragingarriak behar direla uste dute sindikatuek. Alor sozio-ekonomikoan ere plangintza martxan jartzeko beharra, euskara normalizatu ahal izateko.

Ekainaren 4an izanen da Kontseiluak antolatutako manifestazioa. Eman bide euskarari aldarrikapenarekin hori bai, eremu ugariko talde, eragile eta norbanakoren babesa dute. Manifestazioa 17:30etan izanen da Golem zinematokietatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!