Barkos: "EAErekin sinatutako protokoloak erlazioak normalizatuko ditu"

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 5a

Argazkia: Uxue Barkos, Nafarroako presidentea.

Hemezortzi alorretan elkarlana sustatzeko sinatu dute dokumentua. Errioxarekin eta Aragoirekin egindako hitzarmenen "maila berean" dagoela adierazi du lehendakariak.

EAEren eta Nafarroaren arteko harremanek "betidanik izan beharko zuten horrelakoak", Barkosen aburuz. Horregatik, "ekinbideak koordinatzeko loturak" sortzearen alde egin du.

"bi komunitateen interes komunak asetzeko balioko du, arrazionalitate, sinpletasun, gardentasun eta baliabideen ekonomiari dagokionez, eta horrek kudeaketaren kalitatea eta berariazko zerbitzuak hobetzen lagunduko du", esan du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!