Akitania-Euskadi euroeskualdera urrian sartuko da Nafarroa

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 7a

Argazkia: Ossau bailara, Akitania. / aquitaine-euskadi.eu

Atzo hitzarmena adostu zuen Nafarroak Espainiako Estatuari eskatzeko Akitania-Euskadi euroeskualdean sar dezan.

Urritik aurrera, zonaldearen parte izanen da Nafarroa; izan ere, litekeena da Espainiak sei hilabetetan dena tramitatzea. Orduan, 300.000 euroko saila bideratuko du euroeskualdearentzat.

Berrikuntza, ingurugiroa, irisgarritasuna eta turismoa bultzatzea ditu lan esparru Akitania-Euskadi euroeskualdeak. Halaber, hezkuntzarekin, kulturarekin, elikadurarekin eta euskal kulturarekin lotutako ekimenak ere jorratzen ditu. "Mugaz gaindiko proiektuak" garatzea du xede.

Gaztelaniaz, frantsesa eta euskara dira lanerako darabilzkien hizkuntzak.

2015eko urrian aurkeztu zuen Nafarroak euroeskualdean sartzeko eskaera, eta, orain, hitzarmena sinatu ostean, sei hilabete gehiago itxaron beharko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!