Akitania-Euskadi Euroeskualdeko partaide izatea eskatuko du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 12:06
Argazkia: Akitania-Euskadi Euroeskualdearen proiektu baten aurkezpena. / aquitaine-euskadi.eu

Asteazkeneko saioan adostu du Exekutiboak partaidetza eskaera, "Europan toki garrantzitsua duen elkarlan gune bat" sortzeko.

Hiru lurraldeen arteko kohesio kulturala, ekonomikoa eta soziala bultzatzea da xedea.

1992an hitzartu zuen Nafarroak bi lurralde horiekin elkarlanean aritzeko akordioa bat, haatik, orain arte ez du martxan jarri. Euskadi eta Akitaniak, dena dela, 2011n hitzartu zuten bien arteko ituna.

Euroeskualdeak makina bat esparrutan izan dezake eragina: komunikazioaren hobekuntzan, energia berriztagarrien bultzadan, basoen kudeaketan, hezkuntza gaietan, turismoan, euskararen sustapenean eta ekonomian.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!