Volkswagenen larunbatetan lan egitearen aurkako lan uzteak deitu dituzte LABek, ELAk eta CGTk

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 10:34
Argazkia: Auto berri baten ekoizpena Volkswagenen.

Ekoizpen handiagoa lan postu gehiago sortuz bete daitekeelakoan daude hiru sindikatuak.

11.000 auto gehiago egitea. Horra helburua. Ez da makala lehen seihilekorako Landabengo multinazional alemaniarrak bere buruari ipinitako erronka. Lortzeko formula: langileek derrigorrez lau larunbatetan lan egitea da. Era horretan, hamabi larunbatetan egonen da irekita lantegia.

hautsak harrotu ditu neurriak. Izan ere, enpresa batzordean dauden sindikatuetako hiruk (LABek, ELAk eta CGTk) ez dute begi onez ikusi erabakia, eta lan uzteak iragarri dituzte -29 ordezkarietatik hamar dauzkate hiru sindikatu horiek-.

Beharginen pausak desplazamenduen bidez betetzeko asmoa du multinazionalak. Hala, errotazioare bidez, katea ez da inoiz geratuko. Sindikatuen irudiko, beste era batean egitea badago: langile gehiago kontratatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!