Landabengo Volkswagen fabrikara modelo berri bat irits daiteke

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 15a, 13:29

Volkswagen taldeak jarri dio Nafarroako lantegiari proposamena mahai gainean; orain, hiru aste dauzka lan egitasmo bat aurkezteko. Gero, Alemaniako zuzendaritzak erabakiko du modelo berria eman ala ez.

Polo autoa ekoizten dute orain Landabengo instalazioan, eta aurrerantzean modelo berri bat ere sortu dezakete, baldin eta Nafarroako enpresak egiten duen proposamena ontzat hartzen badu multinazionalaren zuzendaritza nagusiak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!