Europar Batasuneko bandera kendu du Nafarroako Parlamentuak, errefuxiatuekiko elkartasunez

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 21a

Ezkerreko argazkian, Ainhoa Aznarez ikus daiteke parlamentuko bandera kentzeko unean. Eskuinekoan, fatxada Europajko banderarik gabe. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)

> Legebiltzarreko Mahaiak hartu du erabakia, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin.
> UPNk kontra egin du. Eta PSNk eta PPk ez dute ordezkaririk mahaian.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak harturiko erabakiaren arabera, Sarasate pasealekuko eraikinean ez dute Europar Batasuneko bandera berriro zabalduko “Europar Batasunak espresuki gaitzetsi arte Turkiaren akordio proposamena”.

Akordio hori martxoaren zazpian ezagutu zen. Horren arabera, Europar Batasunak Turkiara bidaliko ditu atzera bueltan bere lurraldera iristen diren errefuxiatu guztiak, eta Turkiak horren truke 6.000 milioi euro jasoko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!