Faurecia lantokia itxi nahi dute nahiz eta irabaziak izan

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 11a, 08:31
Protesta ugari egin dituzte lehendik ere lantokia ixteko "mehatxua" bazutelako.

546.000 euroko irabaziak izan zituen 2015ean. Behin behineko 13 langile ditu kontratatu berriak eta eskaria %4 hazi da.

Lan zama gehigarria izan du aurten Faureciak. Burlatan du kokatua lantokia eta %4 egin du gora eskariak. 110 langile ari dira enpresan eta beste 13 kontratatu behar izan dituzte lan zamari aurre egiteko. Iaz gainera, 576.000 euroko irabaziak izan zituen, aurreikusitakoa, 100.000 euroko galera izatea bazen ere. Enpresak itxi egin nahi du lantokia.

Enpresa komiteak (CCOOko sei ordezkariz, UGTko batez, ELAko beste batez, eta LABeko beste batez osatua) bidali dio zuzendaritzari eskutitza. Eskaerak argiak: lantokia isteko arrazoirik ez dagoela gogorarazten diote eta lan taldea mantentzeko aukera badela. Apirilaren 15erako erantzun finko bat ere jaso nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!