Nafarroako Kutxaren auzia berrirekitzea da Gobernua babesten duten lau alderdien arteko proposamena. Aurrera atera da, PSNk ere bat eginda. UPN eta PPk aurka egin dute.
PPk joan den legealdian babesa eman zion CAN auzian gertatutakoaren ikerketa egiteari, baina, oraingoan uste du, lekuz kanpo dagoela eta Gobernua egiten ari den kudeaketa negargarria estaltzeko baliatu nahi dutela lau alderdiek.UPNrentzat ere trikimailu bat da. Ondorioak beste behin idatziak dituzten ikerketa batzorde baten eraketa izanen dela kritikatu du. Eta Nafarroako Kutxa ez du ahotan izan gaur alderdi sozialistak Mahai eta eledunen batzarraren ostek agerraldian baina bat egin dute ikerketa batzordea sortzearen proposamenarekin.
Gainerakoek, bat egin dutenak proposamenarekin uste dute, oraindik argitzeko asko dagoela.
Batetik, informazio ugari jasotzeke dagoelako eta bestetik arduradunak egon zirelako eta erantzukizunak hartzeko garaia badelako.Datozen osoko bilkuretan aztertuko dute proposamena, berretsiko dute eta onartuko da zein modutan zabalduko den ikerketa batzorde hori.