Martxoaren 8ko Batzordeak aste guztirako ekitaldiak antolatu ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan. Gaur liburu bat aurkeztuko dute Txoko Feministan. Uxue Juarezen Ultravioleta liburua izanen dute mintzagai 19:00etan. Bihar manifestazioa izanen da Feministok iraultzarako prest! goiburuarekin 20:00etan Gazteluko plazatik aterata.
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean ere ekimen ugari antolatu dituzte: hitzaldiak, antzezlanak eta emakume bazkaria besteak beste.