Biharko bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko mar. 7a, 12:01

Gaur, biharko bezpera izaki, biharko egunaren aipamena egiteko aukera emanen zidan argazki bat bilatzen aritu naiz. Lilatoia ikusi dut segidan, eta irriñoa sortu zait aurpegian, argazki koloretsu, indartsu eta alaia nuela ikustean.
Kolore guziak ageri dira, guardasolek egun grisa adierazten badute ere. Hemen Arizkunen elurra ari zuen tenore berean, han falta zen koloreari keinu bat eginez.
Eta kolore beltza, edo hobe erranda, izenik gabeko kolorea, argazkiaren ondoan ikusi dudan berriarena: Irunen 18 urteko mutil bat atxilotu dute, emakume bati eraso diolakoan. Badakit halako erasoendako ez dela egunik, edozein izaten ahal dela, zoritxarrez. Badakit 5000 emazteki batera lasterka aritzeak, ez duela hori ebitatzen. Eta berriz galdera berdinarekin: eta, zer egiten ahal dugu, ba?
Erantzun zuzena ez dakit, dakidana da egiten duguna ez dela aski. Beraz, zergatik ez dugu denok, atzo 5000 horiek egin zuten esfortzu bera, egunero egiten? Ez lasterka, baizik eta eraso ttikiena ere ez egiten, eraso ttikiena ere ez onartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!