Volkswagenek 350.000 auto ekoitz ditzake bigarren modeloari esker

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 19a, 13:48

Beste Polo modelo bat Nafarroako lantegiari ematea aztertzen ari da multinazional alemaniarra, eta atzo bertan bilera egin zuten bi aldeek. 2018an has daitezke auto berria egiten.

2015eko produkzioa 298.358 autokoa izan zen, eta aurten 274.000 auto ekoizten aurreikusi dute. Bileran ez dute zehaztu modelo berriak zein aldaketa eraginen duen lan egituran, hitzarmen kolektiboaren araberakoak izanen dira eta. Halaber, ez dute zehaztu zer nolako inbertsioa beharko duen enpresak fabrikazio lanetarako.

Nolanahi ere, Nafarroako Volkswagenenk argi utzi nahi izan du bigarren ekoizpen lerro bat ez dutela irekiko, "nahikoa baita Poloarenarekin". Gauzak horrela, begi onez ikusi dute sindikatuek berria. "Oso positiboki" baloratu du UGTk, esaterako; "hamabost urtez" lana egotea bermatuko du, haren ustetan.

Xehetasun bat egin du UGTk, dena den: bileran hitz egindakoak "ez ditu aurreikuspenak bete". Zehaztasunari buruz mintzo da UGT. Horregatik, aurrerantzean, neurriak "ikertuko2 dituela iragarri du, negoziazioa bide onean jartzeko xedez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!