Indar Gorriko hamar lagun atxilotu dituzte "erakunde kriminaleko" kide izatea leporatuta

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 1a, 11:54
Indar Gorri taldea Osasunako partida batean. Arg: indargorri.orgfree.com

Iruñean eta Altsasun izan dira atxiloketak. Sare sozialetan zabaltzen hasi da Indar Gorriren aurkako operazioaren berri.

"Erakunde kriminaleko" kide izatea leporatu atxilo hartu dituzte hamar gazte Iruñean eta Altsasun Twitterreko Naiz_infon zabaltzen ari denagatik. Indar Gorriko kide dira eta talde kriminalean parte hartzea leporatzen diete. Polizia operazioa zabalik da. Guardia Zibila eta Espainiako polizia Indar Gorriren egoitza miatzen ari dira.

Indar Gorri, Osasunako zale taldearen aurkako polizia operazioa da abiatu dutena. Iruñeko egoitza miatzen ari dira. Informazioa nahasia da oraindik, baina Rayo Vallecanoko zale taldearen (Bukaneros) kontrako operazioaren tankera du. Alegia, "erakunde kriminala" izatea egotziko litzaioke Indar Gorriri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!