Estudio berritua, itxura hartzen

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 7a

Berandu iritsi bada ere, Olentzero izan da Euskalerria irratian: irrati hobea izateko, berrikuntza lanetan gabiltza. Paretak margotu, mikrofono berriak lortu... Hobekuntzak gauzatzen ari gara, zuen etxeetara beti bezain fin ailegatzeko. Horregatik, gaur ez dugu zuzeneko emisiorik eskainiko. Astelehenean zuekin egonen gara, berriz ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!