Erregistraturiko langabeziak %1,83 egin du gora urrian

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 3a

753 lagun gehiago ari dira lan bila foru Erkidegoan

Guztira 41.996 langabe zeuden Nafarroan urrian, irailean baino 753 gehiago, hau da, %1,83 gehiago. Nolanahi ere, azken hamabi hilabeteotan %10,68 egin du behera langabeziak: 5.023 langabe gutxiago. Espainian, erregistraturiko langabeziak urrian %2,01 egin du gora. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoan behera egin du.

Nafarroan, nekazaritza igo da langabezia gehien: 505 langabe gehiago. Zerbitzuetan igoera 252koa izan da eta industrian 135ekoa. Eraikuntzan, aldiz, jaitsiera 97koa izan da, eta aurretik enplegurik ez zutenen taldean 42koa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!