Ahozkotasuna euskaraz lantzeko 'Solaskide' programa martxan da berriz, bi urteko etenaren ostean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 2a, 12:35

Hogei ikastetxetako 1.500 ikaslek parte hartuko dute urriaren 26tik abenduaren 22ra gauzatuko den egitasmoan.

Mintzamena lantzea da xedea, bai eta ikasleek hizkuntz ezagutzako tituluak eskuratzeko prestatzea ere -EGArako, esaterako-.

Hezkuntza Departamentuaren arabera, "funtsezkoa" da hizkuntzaren murgiltze ereduetan ikasleek "erregistro ezberdinak" erabil ditzaten, alegia, "formala, ez formala eta informala". "Haietako batzuk ezohikoak dira ikasgelako irakaskuntza-ikaskuntzako giro akademikoan", zehaztu dute.

Solaskide programaren sei saio izanen dira gela bakoitzean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan eta Batxillergoko 1. mailan gauzatzen dute bereziki.

Programa Euskaraz kooperatiba-entitateari esleitu zaio 22.790 euroan, enpresen arteko norgehiagokan egindako laguntza teknikoko kontratu baten bidez.

Bazter utzita

2002tik 2012ra arte martxan egon zen egitasmoa, baina albo batera utzi zuten 2013ko eta 2014ko ikasturteetan, "diru falta" zela eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!